Gobierno Vasco
2013-ko maiatzak 22, asteazkena
Hemen zaude » Albisteak

Albisteak

VISESAk erditik behera jaitsi dute etxebizitza publikoak eraikitzeko obretan gertatzen diren istripu-kopurua

27/3/2007   


Bi urte betetzen dira babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzeko obretan baldintzak eta segurtasuna hobetzeko CCOO eta UGTrekin hitzarmena sinatu zela
Duela bi urte Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak, VISESAk (bere sozietate bultzatzaile publikoa) eta CCOO eta UGT sindikatuek (horiek baitira eraikuntza-arloan ordezkari gehien dituzten sindikatuak) sinatutako lankidetza-hitzarmenean, Sailak zuzenean eta VISESAk sustatutako eraikuntza-lanetan lan-baldintza egokiak bideratzen dituzten irizpideak eta jarduerak jasota daude.

Landa-lanean 52 sustapen aztertu dira, babespeko 5.586 etxebizitza alegia. 172 eraikinen obretan segurtasuna aztertu da; horrela, batez beste 1.263 langileren lan-egoera aztertu da.

Hitzarmenak hauxe du lehenengo jardun-ildo nagusia: kontratatzaile nagusiak bere gain hartu behar du obraren zati nagusia, azpikontratatutako jarduera nagusia osorik betearaziko duela bermatu behar du eta lan-arriskuen ebaluazioa izan behar du. Ildo horretatik, kateko azpikontratazioa ahalik eta gehien desagertarazi da. Lankidetza-hitzarmena indarrean sartu ondoren abiarazitako sustapen guztietan berariaz debekatuta dago. Aurkitutako kate-azpikontratazioak kasu guzti-guztietan ebatzi dira eta ez dago halakorik azpikontratazioen gainerako %96an.

Hauxe izan da bigarren lan-lerro nagusia: langileei aplikatu beharreko lan-hitzarmena beren jarduerari dagokiona eta jarduera garatzen den lurralde historikokoa izateko exijitzea. Lan-baldintza okerragoak aplikatzean sortzen den lehia bidegabea gertatzeko arriskurik ez izatea.

Hitzarmenaren arabera, atzerriko eta nazioarteko langileek legezko egoeran bizi behar dute. Atzerriko eta nazioarteko langileen artean atzemandako 37 egoerak, irregultasunak zituztenak, guztiz konpondu dira.

Bestalde, enpresa esleitzaileak eta azpikontratatuek prebentziorako prestakuntza eta informazioa eman behar diete obrako langile guztiei. Horretarako, prestakuntzari garrantzi handia ematen zaie, bai eta babeserako ekipo kolektibo eta norbanakoenen erabilerari ere.

Orain urtebete indarrean jarritako lankidetza-hitzarmenaren ondorioetako bat hauxe da: lan-istripuen kopurua erdira baino beherago jaitsi da Etxebizitza Sailaren eta VISESAren obretan, EAEko batez bestekoarekin alderatuta. Eusko Jaurlaritzaren babes ofizialeko etxebizitzen obren %38ra murriztu da. Sailak sustatutako obretan langile batek istripua izateko duen probabilidadea arloko batez bestekoa baino hiru aldiz txikiagoa da.

Eusko Jaurlaritzako eta VISESAko teknikariak, Zuzendaritza Fakultatiboak eta segurtasun-koordinatzaileak ez ezik, honako giza baliabide hauek ere ezarri ditu lankidetza-hitzarmenak:

Segurtasun eta Osasun arloko Lurralde-ordezkariak. Lau pertsona dira eta bertatik bertara aztertzen dute gaia, obretan, etengabe, eta sustapenetako legezko eta kontratuko baldintza guztiak zaintzen dituzte, lan, segurtasun eta osasun arloetan. Ordezkari horiek 1.398 bisitaldi egiten dituzte obretara eta 673 bileratan parte hartu.


BikainQ calidadCreativity and Innovation
© Visesa, vivienda y suelo de Euskadi, S.A. Todos los derechos reservados | Lege informazioa | Taw AA | RSS RSS