20/11/2007
VISESAk parte hartu du Antondegiko energia-proiektuari buruzko zabalkude-jardunaldian
Zabalkunde-jardunaldiaren bitartez sakondu ahal izan da, profesional ospetsu batzuen eskutik, proiektu berezi eta berri batean. Proiektu horrek helburu hauek ditu: autoiraunkortasuna eta ahalik eta energia-iraunkortasunik handiena lortzea, ahalik eta etxebizitza babestu gehien eraikitzea, jarduera ekonomikoa sortzea eta herritarren partaidetza bultzatzea.
Proiektuan aurreikusita dago 4.000 etxebizitza eraikitzea. Horietatik 3.000 inguru babespekoak izango dira, eta guztiek ere A energia-sailkapena izango dute. Gainera, alokatzeko 500 zuzkidura-lojamendu izango dira bertan. Bestalde, etxebizitza berri horiek urbanizatu eta eraikita, proiektu berritzaile bat gauzatu ahal izango da, Europako Batzordearekin elkarlanean. Horrela, Antondegi izango da energia aldetik autoiraunkorra izango den lehen bizitegia; horretarako, arkitektura bioklimatikoa erabili du eta iturri berriztatzaile berri berriez baliatuko da. Gauzak honela, Antondegik energiaren %29 gutxiago kontsumituko du eta 8.400 tona CO2 gutxiago sortuko du, urtean.
Ildo horretatik, EVEk eta VISESAk halako azterlan bat egin dute, Energia Zerbitzuen Enpresak izango duen legezko itxura zehazten duena. Enpresa hori energia-ekipamendu guztiak kudeatzeko eta Antondegiko etorkizuneko biztanleak energia termikoaz eta elektrikoaz hornitzeko sortuko da. Europako Batzordea Energia Zerbitzuen Enpresa horien sorrera sustatzen ari da –halakoak oso gutxi dira Estatuan–, energia-merkatuen aniztasuna bultzatzen eta eraginkortasuna hobetzen laguntzen duelakoan. Energia Zerbitzuen Enpresa hau EVE eta VISESAren jabetza izango dira.
Garapen ekonomikoari dagokionez, Antondegi Sortaldeak aurreikusita dauka lurzoruaren 100.000 m2 jarduera ekonomikoetara bideratzea, eta horietatik 70.000 erabilera industrialerako izango dira eta 30.000 bulego eta zerbitzuetarako gordeko dira. Eta gainera, kirol-instalazioak, berdeguneak eta ekipamenduak ere izango dira bertan.
Beraz, alde batek etxebizitza ez oso garestiak eskainiko ditu, populazioaren zenbait geruza gogoan izanda, eta besteak hiriko auzokideei enplegua eskainiko die, batez ere gazteei, bai eta aisialdirako eta erabilera komunerako eremuak ere.
Bestalde, Etxebizitza Saila, bere Partaidetza Zuzendaritzatik, lanean aritu da parte hartzeko prozesu bat bideratzeko, hiriko bizilagunek udalarekin koordinaturik eta berarekin lankidetza estua eramanik ekarpenak egin ditzaten Antondegirako hiri-eredua ontzeko orduan, garapen-antolamenduren fasean ari baitira (Plan Partziala). Fase honetan zehazten da sistema lokalak, sarbideak, zuzkidurak eta abar osatzen dituzten espazio publikoen antolamendua.
|