12/3/2008
Saltzeko diren 88 enpresa horietako giltzak martxoaren 11n banatuko dira, eskriturak egin eta gero. Azalera-eskubidepeko saltzeko babes ofizialeko 88 etxebizitzaren sustapena da, eta Urgozo kaleko 2-20an dago. Etxebizitzek 2 edo 3 logela dituzte, bainugela bat edo 2, sukaldeak altzariz eta etxe-tresnaz hornituta daude, atxikitako garajea eta trastelekua dituzte, eta igogailua garajeraino jaisten da. Beren azalera 52,75 m2-tik 88,95 m2-ra bitartekoa da.
CADEMek ematen duen energia-eraginkortasunari buruzko ziurtagiria dute etxebizitza hauek. Hori dela eta, etxebizitzak energiaren % 36 aurrezten du batez beste, antzeko ohiko proiektu batekin alderatuta. Banakako gas-galdara eta giro-termostato digital progamagarria dute, zubi termikoko haustura ere bai, beroa joan ez dadin. Palanka bakarreko txorrotak daude, ur-emaria erregulatzeko.
Udalak ordaindu ditu ondoko plaza urbanizatzeko obrak. Atxikitako urbanizazioa eta orokorra –eraikina banatzen dituen bideetako urbanizazioa, trenbidearen gaineko pasabidea eta eliza ondoko urbanizazioaren hobekuntza- Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak egin du.
Etxebizitza hauek eraikitzeko, 9.102.965 euro inbertitu behar izan dira.
Etxebizitzen prezioak 85.000 eurotik 130.000 eurora bitartekoak dira, trastelekua eta garajea barne.
|