17/6/2008
Azalera-eskubideko salmentarako 56 BOEko sustapena da (Ardanza kalea, 11.-13.-15. zk., Ardanza Poligonoa UAR-19, B lurzatia). VISESAk, Eusko Jaurlaritzaren etxebizitza publikoen sozietate sustatzaileak, sustatu ditu guztiak ere.
Ekaineko bigarren hamabostaldian emango dira.
52,35 metro karratutik 74,69 metro karratura bitartekoak dira etxebizitzak eta bakoitzak logela 1, 2 edo 3, bainugela 1 edo 2, altzari eta etxetresna elektrikoekin hornituriko sukaldea, loturiko trastelekua eta 8 lagunentzako edukiera duen garajerainoko egokituriko igogailua dauka. 3 etxebizitza mugitzeko arazoak dituzten pertsonentzako dira.
Garajeak, alboko sustapenaren parking-plaza esleitzen da, Ardanza kalean bertan (1.-9. zk.).
Iraunkortasuna. Ur sanitarioa aurretik berotzeko panelak eta CADEM erakundearen energia-eraginkortasuneko ziurtagiria daukate etxebizitzek, A Kalifikazioarekin, eta, hortaz, proiektu baliokide konbentzional batekin alderatuta eraikinak % 52,5eko batez besteko energia-aurrezpena duela kalkulatzen da. Tenperatura txikiko gas naturaleko galdara mistoa daukate etxebizitzek eta giro-termostato digitala egongelan. Beira bikoitza eta aire-ganbera dute leihoek, eta kanilak emaria erregulatzeko diseinatuta daude.
Urbanizazioa.Oso obra garrantzitsua da, aisialdirako toki eta Ardanzako etxebizitza babestuetarako ibilgailuen trafikoaren erremate den aldetik. Ardanza kaleko etxebizitzen arteko komunikazioa ere ahalbidetzen du, eta baita kaleak bidegunearekin duen komunikazioa ere, berdegune inklinatu baten bidez.
Guztira 6.590.385,43 €-ko inbertsioa eragin du etxebizitza horien eraikuntzak eta urbanizazioak. Bestaldetik, 74.532 eurotik 104.353 eurora bitartekoak dira —trastelekua barne—.
|