Gobierno Vasco
2013-ko maiatzak 19, igandea
Hemen zaude » Albisteak

Albisteak

Visesak sustatutako alokairuko 156 etxebizitza sozial emango ditu Alokabidek Salburuan

6/3/2009   


Sustapen honek adinez nagusi edo ezgaitasunak dituzten pertsonentzako Zaingune teknologia-proiektu aitzindaria jasotzen du
Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren VISESA-sustapen-sozietate publikoak sustatutakoak dira, eta Alokabide- alokairurako sozietate operadoreak kudeatuko ditu. Hona hemen kokapena: Praga hiribidea 30, 32 eta 34 eta Iliada ibilbidea 2 eta 4.

Etxebizitzek sukaldea, egongela-jantokia, bainugela eta 1, 2 edo 3 logela dituzte, azaleraren arabera (110,07 eta 48,95 m2 artekoa). 7 etxebizitza mugikortasun murriztuko pertsonentzat daude egokituta. Etxebizitza guztiek atxikitako trastelekua eta garaje-plaza bana dute.

Etxebizitza hauek eraikitzeko, 10.894.643,79 euro inbertitu behar izan dira (lurzorua, urbanizazioa eta eraikuntza).

Maizterren diru-sarreren eta etxebizitzaren azaleraren arabera kalkulatuko da errenta. Kasu honetan, batez besteko hileko errenta 242,12 eurokoa da.

Sustapen honetako etxebizitzek eguzki-panelak dituzte ur sanitarioaren aurreberokuntzarako eta CADEMek ematen duen energia-eraginkortasunari buruzko ziurtagiria, B kalifikazioa, hain zuzen. Horrela bada, etxebizitzak energiaren % 63 aurrezten du batez beste, antzeko ohiko proiektu baten kontsumoarekin alderatuta. Sustapen honek teknologia-proiektu aitzindaria jasoko du, ZAINGUNE.

ZAINGUNE proiektua
ZAINGUNE teknologia-proiektuaren helburua da etxebizitza bat eraldatzea, bizilagunen beharrizan bereziekiko sentiberagoa izango den toki bihurtzeko, adina edo ezgaitasunen bat dagoenean, hain zuzen.
Ukimen-pantaila erabilita, etxebizitzarako sarrera kontrolatu ahal izango da, baita argiztapen-sistema edo, alerta kasuetan, senideei eta monitorizazio-zentroetara deitzea, pertsona baten argazkia edo ikono bat ukituta, hain zuzen. Labur esanda, erabiltzaile baten bere inguruarekiko eguneroko jardutea erraztea du helburu, honako tresnetaz baliatuz: domotikako automatizazio-tresnak, IP ahotsa, integrazio/arrazoitze softwarea eta ukimenezko elkarreragina.
Horretarako, puntakoak –bakoitza bere arloan- diren hiru enpresa bildu ditu proeiktuak: domotika arloko TECDOA, IP ahotsaren arloko IRONTEC eta babestutako etxebizitzetan VISESA. Deustu Fundazioaren teknologia zentroaren laguntza izan dute berrikuntza prozesuan.
ZAINGUNE berrikuntza arloan interesgarritzat jo da eta dirulaguntzak jaso ditu Eusko Jaurlaritzako Teknologia Zuzendaritzatik, Gaitek programaren bitartez, eta Industria Ministeriotik ere Profit funtsen bitartez.
2007. urtean ZAINGUNE proiektuaren emaitza izan zen software produktu berritzaile bat, etxeko elementu domotiko, sentsorial eta jardutekoen kontrol adimentsua ahalbidetzen duena, ezgaitasun fisikoak dituzten pertsonei edo adinez nagusi direnei eguneroko zereginetan laguntza zerbitzuak eskaintzeko, alegia.
Proiektuaren bigarren fase modura, prototipo bat inplementatuta A-19 sustapenean (156 etxebizitza sozial Salburuan, Iliada pasealekua, 2-9.a C)
Hona hemen ZAINGUNEren middleware azpiegituraren ezaugarri berritzaileenetarikoak: a) inferentzia-motorra, etxeak bere bizilagunei eskainiko dizkien zerbitzuen multzoa konfiguratuko duena, eta b) zerbitzu horien aginte-mahai zentral aurretatua, web teknologietan oinarritua eta etxean eskuragarri egongo dena zuzenean ukimenezko-pantalia bati esker eta urrutitik telefonia bidez (VoIP), web interfazea edo hirugarren erkundeek eskuragarri izango dituzten web zerbitzuen multzoa.
Hauek dira ZAINGUNEk eskaintzen dituen zenbait laguntza-zerbitzu adimentsu:
- baliabide energetikoen kudeaketa eraginkorragoa, argitasuna, tenperatura edo leihoak ireki/ixteko sentsoreez baliatutako erregulazio automatikoaren bitartez.
- segurtasun gehiago etxean: sarkinak antzematea, urrutiko monitorizazioa bizilagunak kanpoan direnean, edota etxekoek eta baimendutako pertsonek bizilagunen zereginak behatu ahal izatea.
- istripuak prebenitzea, bizilagunen monitorizazioari esker, gorabeherak antzematea eta alertak eta abisuak sorraraztea.


BikainQ calidadCreativity and Innovation
© Visesa, vivienda y suelo de Euskadi, S.A. Todos los derechos reservados | Lege informazioa | Taw AA | RSS RSS